Titiriteroen Topaketa apirilaren 18 eta 19an eginen da

TTIPI TTAPA 2009ko martxoaren 31

Gastuei aitzin egiteko atorrak salgai daude Marixan ostatuan

Bi urtetik behin antolatzen den Titiriteroen Topaketa ospatuko da hilabete honetan Zugarramurdin. Momentuan dakiguna da apirilaren 18-19ko aste hondarrean eginen dela, eta 11 taldek parte hartuko dutela, goiz eta arratsaldez herriko hainbat toki diferentetan. Programa hurrengo Ttipi-Ttaparen alean emanen dugu.

Topaketa honetarako oroimen gisa eta finantziazioa lortzeko, atorrak salgai jarri dira. Erosi nahi dituenak 10 eurotan Marixan ostatuan ditu.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun