Hamar taldeak bi multzotan banatu dira eta, aipatu bezala, asteburu honetan hasiko dira lehian. A multzoan, Hondarribia Irurita Bren kontra ariko da larunbat arratsaldeko 17:00etan eta Doneztebe B Oitz Bren kontra, igande goizeko 11:30ean. Irurita C taldeak atsedena izanen du. B multzoan, Doneztebe A Oitz Aren kontra eta Irurita A Arraioz Bren kontra ariko dira. Bi partidak larunbat arratsaldeko 17:00etan jokatuko dira. Arraioz A taldeak atsedena izanen du.
Lehen jardunaldia apirilaren 4 eta 5ean

Finala abuztuaren 2an Arraiozen
Lehenbiziko faseko hamar jardunaldiak jokatu ondotik, multzo bakoitzeko talde bat kanpoan gelditu eta lehenbiziko lauek final laurdenak jokatuko dituzte ekainaren 21, 28 edo uztailaren 5ean; finalaurrekoak uztailaren 12, 19 edo 26an jokatuko dira eta final handia abuztuaren 2an, Arraiozko plazan.