Lourdesera ateraldia maiatzaren 1ean

TTIPI TTAPA 2009ko martxoaren 31

Langileen Egunean, maiatzaren 1ean, Lourdesera joateko autobusa antolatu du Arkupeak Jubilatu eta Erretiratuen Elkarteak. Horretarako aitzinetik eman beharko da izena, apirilaren 7tik 15era bitartean. Autobusen orduak izena emandakoan jakinaraziko dira. Behin Lourdesera ailegatuta, 11:30ean Arkupeak-eko bazkideentzat meza izanen da Saint Joseph Kaperan. 13:15ean bazkaria eginen dute Acadia eta Florida hoteletan. 15:30-ean arrosarioa errezatuko dute, eta 16:30ean gaixoen prozesioa eginen da. Aipatu, Arkupeak paratzen duen kartela eramanen dutela prozesioan. 18:20an itzulerako autobusa hartuko dute.

Arkupeak elkartearen helburua bidaia honetara gaixoak eramatea da, eta Elkarteak bere gain hartuko du gastua. Hala ere, gaixoaz arduratuko den senideren batek nahita nahiez joan beharko du, eta honek ordaindu egin beharko du. Egun osoko prezioa 30 eurokoa izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun