Eskualdeko suhiltzaile boluntarioen lau parkek 167.952,44 euroko dirulaguntza jasoko dute. Nafarroako Gobernuaren laguntza hartuko dutenak Bera, Goizueta, Leitza eta Lesakako parkeak izanen dira. Nafarroan guztira 270.000 euro banatuko ditu.
Berako parkean 30.997,95 euro hartuko dituzte; Goizuetakoan 35.031,44 euro; Leitzakoan 67.990,47 euro. Horietatik 40.000 euro kamioiaren txasisa aldatzeko izanen dira. Lesakako suhiltzaileek, azkenik, 33.932,58 euro hartuko dituzte.
Bertzelako subentzioak ere iragarri ditu Gobernuak: Berako parkean ate metaliko bat paratzeko eta Lesakan ibilgailu berri bat erosteko.