Sailkapen burutik gero eta hurbilago daude Beti Gazte eta Gure Txokoa futbol taldeak bere garaipenei esker

Aitor AROTZENA 2009ko mar. 30a, 13:52

Eskubaloian, Errekak azken partidan segurtatu beharko du bigarren postua

Gipuzkoako Erregionalean eta Nafarroako Erregionaleko lehen mailan ari diren eskualdeko futbol taldeek gero eta hurbilago dute sailkapen burua. Gipuzkoako Erregionaleko lehen mailan Beti Gaztek Oiartzun liderraren zelaia bisitatu zuen eta 0-1eko garaipen garrantzitsua lortu zuen, partida bederatzi jokalarirekin bukatu arren. Honela, liderretik puntu bakarrera hurbildu dira, bortz partida falta direnean. Bigarren mailan, mailaz igotzeko urrats garrantzitsua eman zuen Gure Txokoak, Kostkas Miren Bihotzari Matzadan 1-0 irabazita. Orain, Ostadar taldearekin berdindua dago Berako taldea sailkapen buruan, baina hirugarren sailkatua zortzi puntura utzi dute. Bi lehenbizikoak igoko direla kontuan hartuz, dena bere alde du Gure Txokoak. Eskubaloian, Errekak bere partida irabazi zuen, baina Txantreak Anaitazarrarekin berdintzea lortu zuela kontuan hartuz, azken jardunaldira arte borrokatu beharko dute doneztebarrek bigarren postuan gelditzeko. Hauek izan dira aste hondarreko emaitzak:

FUTBOLA

Nafarroako Preferente Mailan
Aurrera 1 (Javi) – San Cristobal 2.
Avance Ezkabarte 3 – Baztan 1 (Urtizberea).

Nafarroako Erregionaleko lehen mailan
Doneztebe 2 (Liborio Ariztia eta Jon Apeztegia) – UPNA 0.

Gipuzkoako Erregionaleko lehen mailan
Oiartzun 0 - Beti Gazte 1 (Oier Iantzi).

Gipuzkoako Erregionaleko 2. Mailako igoera fasean
Gure Txokoa 1 (Alain Morcillo) – Kostkas Miren Bihotza 0.

Gipuzkoako jubenilen ohorezko mailako kopa eta jautsiera fasean
Beti Gazte 0 – Orioko 2.

Gipuzkoako jubenilen lehen mailako kopan
Behobia 2 - Gure Txokoa 7 (Mikel Goienetxe 2, Ruben Pedrosa 2, Julen Errandonea, Imanol Moreno, Xamal Vazquez).

Gipuzkoako kadeteen lehen mailako igoera fasean
Amaikak Bat 5 - Beti Gazte 2 (Mikel Maia eta Ander Abuin).

Gipuzkoako kadeteen lehen mailako kopan
Beti Ona 11 - Gure Txokoa 0.

Nafarroako kadete ligan
Oberena 3 – Doneztebe 0.

Gipuzkoako infantilen lehen mailako kopan
Gure Txokoa 8 (Mikel Aldazabal 4, Ander Corral 2, Mattin Irigoien, Kepa Remiro) – Martutene 0.

Nafarroako infantilen bigarren mailan
Doneztebe 1 (Iñigo Oskoz) – C.N. Pamplona 2.

Nafarroako Alebin ligan
San Jorge 6 – Doneztebe 6 (Mikel Retegik 3, Xabier Erasun 2 eta Jon Belarra).

Nafarroako neska kadeteen futbol-7 ligako bigarren fasean
Beti Gazte 4 (Nahia Garcia, Olaia Iantzi 2 eta Maddi Arriola) – Berriozar 1.
Doneztebe 5 (Izaro Sukilbidek 3, Sara Azkarate eta Itxaso Iriarte) – Amigó B 0.

ARETO-FUTBOLA

Gipuzkoako 2. Mailan
Gure Txokoa 6 – Plaza Berri Sport 0.

Gipuzkoako 3. Mailan
Umore Ona 4 – Perfyde.com 4.

ESKUBALOIA

Emakumezkoen lehen maila nazionalean
Lindutx BKT 17 – Salud Tenerife 23.

Gizonezkoak Senior 2. Maila Nazionalean
Erreka 27 – Huarte 22.

Emakumezkoen Kopan
Anaitasuna 19 - Lindutx-Baztan BKT B 18.

Neska kadeteak
Itxako 33 - Baztango KT A 18.
Baztango KT B 24 – BM River Ega 13.

Neska infantilak
Lekaroz A 23 – Loyola A 16.
Lekaroz B 21 – GDM La Merced B 27.

Neska alebinak
Baztango KT 3 – Itxako B 5.

SASKIBALOIA

Senior mutilak, 1-9 postuak
Aranguren 46 - Toki-Ona Bortziriak 75.

Minibasket neskak
San Juan de la Cadena 32 - Toki-Ona Bortziriak 26.

Preminibasket neskak
Aranguren B 49 – Toki-Ona Bortziriak 29.
Toki-Ona Bortziriak – Aranguren B, asteazkenean 18:00etan Beran.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun