Asteazken honetan, apirilak 1, zabaltzekoa zen izokinak arrantzatzeko denboraldia Bidasoa ibaian eta uztailaren 19ra arte iraunen du, aitzinetik 60 aleko kopurua gainditzen ez bada. Hala balitz, hor bukatuko litzateke denboraldia. Arrantzale bakoitzak kanabera bakarra erabiltzen ahal izanen du eta gehienez ere, eguneko izokin bat arrantzatu. Egunero arrantzatzen ahal izanen da, jai ez diren asteartetan izan ezik. Arrainen neurriari dagokionez, guttienez 40 zentimetrokoa izan beharko du, eta ttikiagoa baldin bada, berriz uretan utzi beharko da izokina. Doneztebetik Endarlatsarainoko tartean eta Bidasoa ibaira doazen adarretan arrantza daiteke.