Urtero bezala, aurten ere abian dira patinekin ibili eta pilotan aritzeko ikastaroak. Larunbatero frontoian biltzen dira, 17:00etan pilotan aritzeko eta ordubete beranduago, patinetan ibiltzeko. Herritarrak dira erakusten ari direnak eta parte hartu nahi duenak ordu horietan frontoira agertu bertzerik ez du egin beharko.