Espainiako Gobernuak emanen duen dirulaguntzarekin egitekoa den eraikin berriaren lanak lehiaketara atera ondotik, Udalak Sasoi Eskabazioak enpresari esleitu dizkio obrak. Gobernuak iragarritako dirulaguntza kopurua mantenduz eginen dira lanak, 74.335 euroko aurrekontuarekin, hain zuzen.
Bere garaian iragarri bezala, eraikin horrek bi solairu edukiko ditu: behekoan aldagelak izanen ditu eta lehenbiziko solairuan erabilera anitzeko lokala.
Obrak udan hasiko dira eta urtea akitu aitzinetik bukatuak egon beharko dute.