Gizonezkoen moda

TTIPI TTAPA 2009ko mar. 30a, 11:51
TTIPI TTAPA

Udaberri-udako modan bermudak leggins-en gainetik, leotardoak, mallakā€¦ ikusiko dira, baita ator zabalak eta faldoiak ere. Bermudak eta short-ak beti amerikanekin lagunduak datoz. Joera arras berritzailea da eta ez gaude sobera ohituak horretara. Udako trajeak negu denboraldikoak baino informalagoak izanen dira. Galtzak hanketara itsatsiak joanen dira, pitilloak izatera iritsi gabe. Trajeak galtza motzekin ere ikusiko dira. Aire libre eta informala duten trajeak izanen dira. Kolore argiak izanen dira ikusienak, txuriak, horixkak eta beigeak.

Koloreak: 2008ko denbioralditik ez dira sobera aldatu.Beltza, txuria, berde militarra eta urdina izanen diraIKUSIENAK, egunez nahiz gauez. Kamisetek eta poloek bakarrik izanen dira udaberri honetan kolore ukitua emanen duten jantziak.Degradaturik ez da izanen, gehiago ikusiko dira kolore bakarreko trajeak .

OsagarriAK: osagarrien erabilera gero eta ohikoagoa da gizonezkoen artean. Aurten gerRIkoak, txapelak eta zapatak izanen dira erabilienak eta askoz sofistikatuagoak agertuko dira. Dena den, hauek guztien artean, gerrikoa izanen da gehien erabiliko dena: gerriko aski handiak, baina gizonezkoen jantziekin ongi ematen dutenak. Zabalak izanen dira, hebilla edo belarri handikoak eta kolore guzietakoak.

Oihalak: kotoi garbiak, lycra basatiak, baita plastikoa ere

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun