2009ko udaberri-udako moda joeraren arabera, Ali Baba itxurako bonbatxo galtzak eramanen dira, baita turbanteak, tunika itxurako korteak, djellabak eta marrazki etnikoak ere.
Bertze kulturekiko irekiera ttiki bat somatzen da udaberri-udako joeretan. Diane von Furstenberg, Emilio Pucci, Chloé edo Etro diseinatzaile handieen moda kolekzioen artean Ali Baba itxurako bonbatxo galtzak, djellabak eta turbanteak erakutsi dituzte Milan, Londres, Paris, New York eta Madrileko pasareletan.
Erregetzako emakume batzuk, Jordaniako Noor edo Salma Benanik, modaren azken tendentziei begira dagoen glamourez betetako emakume dotorearen irudia esportatzeaz arduratu dira.
Duten erosotasunarengatik dira ezagunak mairuen jantziak, baina baita bere oihalen dotoreziarengatik ere: zeta, rasoa, %100ean naturala den kotoia, etabar… Arabiar estiloko osagaiekin konbinatzen ahal dira, distira doratuekin, zapata takoidunak edo takoi gabeak… bertze estiloetako jantziekin look hori ez haustea izanen da garrantzitsuena.
Lila eta aran kolorearen aukera zabala aurkituko dugu merkatuan, baina horiekin batera beige kolorea, beltza eta moratua ere aunitz ikusiko dira. Tulipanen forma duten berokiak ere ikusiko dira, mauketan bolumen haundia dutenak, tweed txamarrak, kardiganak gerrikoarekin…
Egunerokoan, jantzi erabilgarri eta erosoak ikusiko dira, eta tartean bakeroak. Neguan kanpai formako galtzak berriz ere modan egonen dira, baina pitilloak ere ez dira tokirik gabe geldituko. Lehenengoek takoi altu batzuekin altu eta argalagoaren sentsazioa areagotzen dute; bigarrenek, berriz, emakume argaletan ohikoagoak dira.
Dotoreago jantzi nahi den momentuetarako ere aukera ugaria aurkituko dugu merkatuan. Hala nola, soineko luzeak eta erromantikoak, bolanteekin. Urre-koloreko osagarriak aukeran, luma arrastoak…
Gerri-aldea markatua ikusiko da.
Faltatu ezin duten jantzien artean, trikotazko soinekoak
proposatu dituzte hainbat moda etxek. Edozein botarekin
janzteko aproposak dira, erosoak eta sinpleak. Hori baita,
azken batean, emakumeek nahi dutena, erosoak izatea.