Haurren moda

TTIPI TTAPA 2009ko martxoaren 30a

TTIPI TTAPA

Udaberri-udako haurren arropa kolekzioan kolore biziak neutroekin konbitzateko apustua egiten dute. Haurrentzako jantziak haundiak, zabalak eta erosoak dira eta hauek baggy estiloko galtzekin eta bonbatxoekin konbina daitezke.
Gehien nagusituko direnak kolore neutroak dira, errate baterako txuria, grisa eta kaki koloredun jantziak, berde edo urdin ilunarekin konbinatuko dira.
Etxeko ttikienentzat, marra duten estanpatuak ikusiko ditugu, adibidez jertse eta galtzamotzetan.

Nesken jantzietan tela lisoak estanpatu diskretu eta kolore argiekin konbinatuko dira eta zilar koloreko sandaliek ezin dute hutsik egin.

Mutikoetan kolore argiko galtzamotz zabalak marradun txaketekin konbinatuko dira eta galtza luzeak pitillo itxurakoak bihurtuko dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun