Larraburuko Urdaiazpiko txapelketa

TTIPI TTAPA 2009ko mar. 30a, 11:02

Joan den martxoan akabatu zuten Larraburua Elkarteko Urdaiazpiko Txapelketa. Honakoak izan ziren txapeldunak: Musean Jose Javier Zubieta eta Pello Apezetxea eta partxisean Juliana Elizalde eta Maria Esther Bereau. Musean azpitxapeldunak Santiago Mitxeltorena eta Gaston Lestuzzi izan ziren. Irabazleek urdaiazpiko bana eraman zuten saritzat, eta bigarrenek urdaiazpiko sorbalda.

Martxoaren 14an afari ederraren bueltan ospatu zuten Larraburukoek lehiaketaren akabila. Urdaiazpikoa izan zen, nola ez, afariko menuaren oinarria. Afalondotik, sari-banaketa egin zuten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun