Denboraldi bukaera hurbiltzen ari da eta asteburuan kirol jardunaldi garrantzitsua jokatuko da. Futbolean, Beti Gazteko talde nagusiak Oiartzun liderra bisitatuko du. Lau puntuko aldea dute oiartzuarrek eta liga irabazteko itxaropenak gorde nahi badituzte, punturen bat urratu beharko lukete lesakarrek. Nafarroako Erregionaleko lehen mailan, etxeko partidak Huarten jokatu ohi ditu Doneztebek, baina larunbatean Elizondoko Giltxaurdin jokatuko dute eta zaleen laguntza espero dute. Hauxe izanen da asteburuko jardunaldia:
FUTBOLA
Nafarroako Preferente Mailan
Aurrera – San Cristobal, igande arratsaldeko 17:00etan Arkiskilen.
Avance Ezkabarte – Baztan, larunbat arratsaldeko 17:00etan Arren.
Nafarroako Erregionaleko lehen mailan
Doneztebe – UPNA, Elizondoko Giltxaurdin, larunbat arratsaldeko 19:00etan.
Gipuzkoako Erregionaleko lehen mailan
Oiartzun - Beti Gazte. Liderra eta bigarren sailkatua aurrez aurre Ugaldetxon, larunbat arratsaldeko 16:30ean.
Gipuzkoako Erregionaleko 2. Mailako igoera fasean
Gure Txokoa – Kostkas Miren Bihotza, larunbat arratsaldeko 16:30ean Matzadan.
Gipuzkoako jubenilen ohorezko mailako kopa eta jautsiera fasean
Beti Gazte – Orioko, igande arratsaldeko 16:30ean Mastegin.
Gipuzkoako jubenilen lehen mailako kopan
Behobia - Gure Txokoa, igande eguerdiko 12etan Irungo Artia zelaian.
Nafarroako jubenilen bigarren mailan
San Ignacio – Aurrera, Nafarroako Unibertsitate Publikoan larunbat arratsaldeko 17:00etan.
Baztan – San Cristobal A, larunbat arratsaldeko 17:00etan Giltxaurdin.
Gipuzkoako kadeteen lehen mailako igoera fasean
Amaikak Bat - Beti Gazte, igande goizeko 11etan Debako Errotazar zelaian.
Gipuzkoako kadeteen lehen mailako kopan
Beti Ona - Gure Txokoa, larunbat eguerdiko 12:30ean Errenteriako Beraun zelaian.
Nafarroako kadete ligan
Osasuna – Baztan, igande goizeko 11:45ean Taxoaren.
Oberena – Doneztebe, larunbat arratsaldeko 18:45ean Oberenan.
Gipuzkoako infantilen lehen mailako kopan
Gure Txokoa – Martutene, igande arratsaldeko 16:30ean Matzadan.
Nafarroako infantilen lehen mailan
Atarrabia - Beti Gazte, larunbat arratsaldeko 15:30ean Atarrabian.
Kirol Sport – Baztan, larunbat eguerdiko 12etan Orkoienen.
Nafarroako infantilen bigarren mailan
Doneztebe – C.N. Pamplona, larunbat goizeko 10:30ean Taxoaren.
Nafarroako Alebin ligan
San Jorge – Doneztebe, larunbat arratsaldeko 13:15ean San Jorgen.
Gipuzkoako Emakumezkoen Igoera fasean
Intxaurdi - Beti Gazte, igande eguerdiko 12:15ean Donostiako Cesar Beniton.
Nafarroako neska kadeteen futbol-7 ligako bigarren fasean
Beti Gazte – Berriozar, larunbat goizeko 11etan Mastegin.
Doneztebe – Amigó B, larunbat goizeko 10:30ean Donezteben.
ARETO-FUTBOLA
Gipuzkoako 2. Mailan
Gure Txokoa – Plaza Berri Sport, ortziral arratseko 20:45ean Toki-Ona kiroldegian.
Gipuzkoako 3. Mailan
Umore Ona – Perfyde.com, ostiral arratseko 22:15ean Goizuetako eskola publikoetan.
ESKUBALOIA
Emakumezkoen lehen maila nazionalean
Lindutx BKT – Salud Tenerife, Elizondon, larunbat arratsaldeko 19:00etan.
Gizonezkoak Senior 2. Maila Nazionalean
Erreka – Huarte, Donezteben larunbat arratsaldeko 17:30ean.
Emakumezkoen Kopan
Anaitasuna - Lindutx-Baztan BKT B, igande eguerdiko 12etan Anaitasuna kiroldegian.
Neska kadeteak
Aldezar Record Sport – Erreka, larunbat goizeko 11:30ean Iruñeko Torre Basokon.
Itxako - Baztango KT A, larunbat goizeko 9:30ean Lizarrako Carpa Oncinedan.
Baztango KT B – BM River Ega, larunbat goizeko 9:30ean Elizondoko kiroldegian.
Neska infantilak
Lekaroz A – Loyola A, larunbat goizeko 11etan Elizondoko kiroldegian.
Lekaroz B – GDM La Merced B, larunbat goizeko 11:30ean Ermitagañan.
Malkaitz - Erreka, larunbat goizeko 10:30ean Huarten.
Neska alebinak
Baztango KT – Itxako B, larunbat eguerdiko 12etan Elizondoko kiroldegian.
SASKIBALOIA
Senior mutilak, 1-9 postuak
Aranguren - Toki-Ona Bortziriak, larunbat arratseko 20:00etan Arangurengo kiroldegian.
Senior mutilak, 10-18 postuak
Peña Azagresa – Lekaroz, larunbat arratsaldeko 17:00etan Azagrako Miguel Indurain kiroldegian.
Minibasket neskak
San Juan de la Cadena - Toki-Ona Bortziriak, larunbat eguerdiko 12:10ean Iribarren kiroldegian.
Preminibasket neskak
Aranguren B – Toki-Ona Bortziriak, larunbat goizeko 11:45ean Aranguren kiroldegian.
Toki-Ona Bortziriak – Aranguren B, apirilaren 1ean, asteazken arratsaldeko 18:00etan Toki-Onan.