Korrikak bi sartu-ateri eginen ditu eskualdean larunbat eta astelehenean

TTIPI TTAPA 2009ko mar. 27a, 11:07
Ortzegun arratsaldean abiatu zen Korrika Tuteratik TTIPI TTAPA

Larunbat arratsaldean Leitzaldetik pasatuko da eta astelehenean Saraldea, Bortziriak, Malerreka

Martxoaren 26an, ortzegun arratsaldean Tuteran hasita, 11 egunez eta gelditu gabe, Euskal Herria zeharkatuko du hamaseigarrenez Korrikak. “Ongi etorri euskaraz bizi nahi dugunon herrira” lelopean, 2.000 kilometro baino gehiago eginen dira euskararen alde, adin eta mota guztietako milaka korrikalarirekin, gau eta egun gelditu gabe, apirilaren 5ean Gasteizera heldu arte.

Larunbat arratsaldean Leitzaldean

Gure inguruan ere ibiliko da hamaseigarren Korrika hau eta bi sartu-ateri eginen ditu. Martxoaren 28an, larunbat arratsaldean, Uitzin barna sartuko da Leitzara , 16:30ak aldera eta Basakabiko gainetik Goizueta aldera jautsiko da (18:38), Aranoko bidegurutzetik (20:11) Hernani aldera pasatzeko.

Astelehen arratsaldean Saraldetik Baztanera, Bortziriak eta Malerrekatik pasatuta

Martxoaren 30ean, astelehen goizean, berriz, Uztaritzetik Senperera sartuko da (10:25) eta Azkaine (11:16), Sara (12:00), Lizuniaga, Bera (12:43), Lesaka (13:42), Igantzi (14:26), Sunbilla (15:11), Doneztebe (16:00), Legasa (16:13), Narbarte (16:20), Mugairi (16:32), Arraioz (16:52), Irurita (17:11), Gartzain (17:24), Elizondo (17:30), Irurita (17:55), Ziga (18:22), Aniz (18:41), Berroeta (18:54) eta Almandoztik (19:07) pasatu ondotik, Ultzamako Bentan barna Ultzama aldera sartuko da. Aipatzekoa da Anizen milagarren kilometroa beteko duela Korrikak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun