Etxepare Sarian parte hartzeko epea zabalik

TTIPI TTAPA 2009ko mar. 26a, 13:51

Azaroaren 30a arte aurkez daitezke lanak Leitzako Euskara Zerbitzuan

Haurrentzako euskarazko albumak sortzeko Nafarroako Udaletako Euskara Zerbitzuek antolatzen duten Etxepare Saria abian da. Nafarroan euskarazko literaturari dagokion sari aipagarririk ez zegoelako abiatu ziren Etxepare literatur sariak 2004an eta hasieran beka zena, sari bilakatu da orain. Lehiaketa zabalik dago eta azaroaren 30a arte izanen da lanak aurkezteko epea eta epaimahaiak erabakia hartzeko azken eguna 2010eko martxoaren 31 izanen da. Helbide honetara bidali behar dir lanak: Etxepare Saria. Leitzako Udala-Euskara Zerbitzua. Elbarren 1, 31880 Leitza.

Argitalpenak euskaraz eta gazteleraz

Saritutako lana Pamiela argitaletxeak argitaratuko du euskaraz, eta Faktoria K de libros-ek gaztelaniaz eta galegoz. Horrez gain, 6.000 euro jasoko ditu irabazleak. Informazio gehiago: www.etxeparesaria.net web-orrian. Antolatzaileen artean, Baztango Udala, Bortzirietako Euskara Mankomunitatea, Malerrekako Mankomunitatea eta Nafarroako Iparraldeko Euskara Mankomunitatea daude.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun