Nafarroako Gobernuko Herrilan, Garraio eta Komunikabidetako Departamentuak jakinarazi duenez, ortziral honetan, martxoaren 27an bakarrik eginen da leherketa N-121A errepideko zabaltze eta egokitze lanen barrenean eta egun horretan, ordu laurden bateko mozketa bertzerik ez da izanen.
Nafarroako aldean, Endarlatsa-Bera tarteko 67,5 kilometro inguruan izanen da mozketa, hamar minutuz, astearte eguerdiko 12:30etik 12:45era.
Txandakako pasabidea
Bertze aldetik, N-121A errepideko zenbait zatitan txandakako bidea emanen da 24 ordutan, egunez seinalisten bidez eta gauez semaforoen bidez. Honela, Endarlatsa-Bera zatian, 69garren kilometro inguruan, Berrizaun inguruan 58garren kilometro inguruan eta Bera-Etxalar zatian, 61 eta 62garren kilometroen inguruan txandaka emanen da bidea.
Horregatik, bidai luzea dutenek A-15 autobidea erabiltzea eta bertzenaz, ordezko bideak aukeratzea aholkatu dute Nafarroako Gobernutik, baita kontuz eta seinaleak errespetatuz ibiltzea. Nafarroako errepideei buruzko informazio eguneratua topatu daiteke www.cfnavarra.es/obraspublicas web orrian edo 900 400 100 doaneko telefono zenbakian.