Nafarroako Herri Kirol Jolasetako laugarren jardunaldia jokatu zen igandean Berroetan

TTIPI TTAPA 2009ko mar. 24a, 11:56

Azken saioa apirilaren 5ean jokatuko da Berriozarren

Nafarroako Herri Kirol Jolasetako laugarren jardunaldia jokatu zen igandean Berroetan. Nafarroako Kirol Institutuarekin batera antolatzen diren Kirol Jolas hauetan hiru mailetako txapelketak jokatzen dira: kimu mailakoak (11-12 urte), haur mailakoak (13-14 urte) eta kadete mailakoak (15-16 urte). Haur eta Kadete mailetan Proba Konbinatu txapelketa eta Sokatira txapelketa jokatzen dira. Kimu mailan berriz Proba Konbinatu txapelketa bakarrik.

Proba konbinatuko sailkapenak

Alebin mailako Proba Konbinatuan lehia estua izan zen Ultzama, Basaburua eta Andra Mariren artean eta hiru taldeak segundu bakar baten barrenean sailkatu ziren. Azkenean Ultzama nagusitu zitzaion etxekoei:
1. Ultzama 6’49’’98
2. Basaburua 6’50’’71
3. Andra Mari 6’50’’99
4. Berriozar “a” 6’53’’08
5. Berriozar “b” 6’59’’90
6. Arantza 7’01’’86
7. Iñigo Aritza 7’17’’91
8. Igantzi 7’24’’55
9. Trumoiak 7’25’’07

Lau jardunaldietako denboren batura kontuan hartuta Andra Mari, Ultzama, Berriozar A eta Basaburuak lortu dute finalerako txartela.
Haur mailako Proba Konbinatuan multzo bakarrean aritu ziren eta honetan Basaburua nagusitu zitzaion Andra Mariri bi segundurengatik. Hemen liga sisteman ari dira.
1. Basaburua 8’39’’43; 4 puntu
2. Andra Mari 8’41’’59; 3 puntu
3. Berriozar 8’52’’29; 2 puntu
4. Ultzama 9’05’’62; Puntu 1

Kadete mailako Proba Konbinatuan multzo bakarrean aritu ziren eta Txantreakoak nagusitu zitzaizkion Basaburuari.
1. Txantrea 9’28’’95; 4 puntu
2. Basaburua 9’36’’02; 3 puntu
3. Andra Mari 10’15’’66; 2 puntu
4. Putterri 11’11’’75 ; Puntu 1

Sokatirako sailkapenak

Sokatiran lehia estua izan zen. Haur mailan, 480 kilotan berdindu egin zuten Andra Marik eta Basaburuak.
Basaburua (2,5 puntu)
Andra Mari (2,5 puntu)
Berriozar (Puntu 1)

Kadete mailan berdintasuna oraindik handiagoa izan zen eta launa puntu eskuratu zituzten Andra Marik, Txantreak eta Basaburuak.

Andra Mari (4 puntu)
Txantrea (4 puntu)
Basaburua (4 puntu)
Putterri (2 puntu)
Iñigo Aritza (Puntu 1)

Azken saioa Berriozarren apirilaren 5ean

Bosgarren eta azken jardunaldia heldu den apirilaren 5ean, ospatuko da Berriozarko frontoi berrian, goizeko 11:00etatik aurrera.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun