Malerrekako zazpigarren Eskuz Binakako Txapelketako finalak jokatu dira

TTIPI TTAPA 2009ko mar. 18a, 15:28
Malerrekako zazpigarren Eskuz Binakako Txapelketako finalak jokatu zituzten pilotariak, sari banaketaren ondotik. TTIPI TTAPA

Martxoaren 7an jokatu ziren Doneztebeko Udal pilotalekuan

Erreka Elkarteak zazpigarren urtez antolatutako Eskuz Binakako Pilota Txapelketak eman du aurtengoa. Finalak martxoaren 7an jokatu ziren Doneztebeko Udal pilotalekuan.
Goizean, ttikienak aritu ziren: benjaminetan, Umore Onako Anton Apezetxea eta Errekako Iker Salaberria goizuetarrek 18 eta 12 irabazi zieten Azpeitiko Ilunpeko Alberdi eta Balerdiri.
Alebin mailan, Atarrabiako Beti Onak taldeko Ayesa eta Iruritak 18 eta 12 irabazi zieten Burlatako Zugarraldeko Pedroarena eta Eskirozi.
Infantiletan, Leitzako Aurrerako Iparragirre eta Olanok 18 eta 5 irabazi zieten Zugaraldeko Larrunbe eta Alduntzini

Arratsaldean jokatu ziren falta ziren finalak.

Kadeteetan, Etxarri Aranazko Gure Pilota taldeko Ijurra eta Lasa, Andoaingo Ariztimuño eta Ulangaren kontra aritzekoak ziren, baina azkenean, etxarriarren ordez, Mundarroko Sanchez eta Errekako Zestau aritu ziren. Hauek galdu egin zuten. Ariztimuño eta Ulangak 18, Sanchez eta Zestauk 13.
Jubeniletan, Hondarribiako Manterola eta Zazpi Iturriko Arzelusek 18 eta 14 irabazi zieten Hernaniko Arrieta eta Azpitarteri.
Bigarren mailako senior kategorian, Tolosako Aurrera Saiaz taldeko Oier Apezetxea goizuetarrak eta Zubirik 22 eta 11 irabazi zieten Errekako Imanol Baleztena zubietarrari eta Uharteko Kortabarriari. Senior elite kategorian, azkenik, ez zen kolorerik izan. Hernaniko Esnal profesional ohiak eta Gorrotxategik 22 eta 5 irabazi zieten azken hiru urteetako finaletan izan den Renobalesieta Koldo Galarragari. Hernaniarrek 800 euroko saria jaso zuten eta Aurrera Saiazekoek 700 eurokoa.

Errekako bigarren mailako finalak

Txapelketa nagusiaz gain, Errekak bere pilotariendako ere banakako eta binakako txapelketak antolatzen ditu eta finalak martxoaren 6an eta 7an jokatu ziren
Benjamin 2B kategoriako final estuan, Saldiasko Ibai Erasunek 18 eta 17 irabazi zion Sunbillako Gorka Antuñari.
Benjamin 2A kategorian, Doneztebeko Mikel Lana 18 eta 11 gailendu zitzaion Donamariako Beñat Lazkanori.
Alebin 2B kategorian, Goizuetako Iker Salaberriak 18 eta 3 irabazi zion Donamariako Asier Baztarrikari.
Alebin 2A kategorian, Sunbillako Julen Juankorenak 18 eta 7 irabazi zion Lesakako Joel Oronozi.
Infantiletan, Legasako Jon Mikelarenak 11n utzi zuen Urrozko Javier Saldias eta kadeteetan, partida bikain eta gogorrean, Lesakako Mikel Maiak 18 eta 17 irabazi zion Doneztebeko Irail Zestauri.
Binakako txapelketari dagokionez, benjamin 2B kategorian, Aurtizko Hodei Aioroa eta Saldiasko Ibai Erasunek 18 eta 15 irabazi zieten, Sunbillako Gorka eta Asier Antuñari.
Benjamin 2A kategorian, Donamariako Beñat Migeltorena eta Beñat Lazkano 18 eta 12 gailendu zitzaizkien Gazteluko Eneko Lorente eta Doneztebeko Mikel Lanari.
Alebin 2B kategorian, Doneztebeko Julen Larretxea eta Urrozko Julen Saldiasek 18 eta 16 irabazi zieten Elgorriagako Aritz Arrieta eta Donamariako Asier Bazterrikari.
Alebin 2A kategorian, Doneztebeko Dani Moran eta Sunbillako Julen Juankorenak 15ean utzi zituzten Donamariako Nando Inda eta Lesakako Joel Oronoz.
Infantiletan, Doneztebeko Dani Moran eta Legasako Jon Mikelarenak 18 eta 13 irabazi zieten Urrozko Ibai Iribarren eta Javier Saldiasi. Kadeteetan, Urrozko Ibai Juanena eta Lesakako Xabier Karrion izan ziren txapeldun, 13an utzi zituzten Lesakako Mikel Maia eta Iturengo Julen Altxuri.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun