Bidasoa Ibaiaren jautsiera

TTIPI TTAPA 2009ko mar. 18a, 15:03

Hondarribiko Izurde Elkarteak antolatzen duen Bidasoa Ibaiaren Nazioarteko jautsierak 40. edizioa beteko du aurten eta maiatzaren 1ean eginen da. Ohikoa denez, Endarlatsako zubian izanen dute abiapuntua igerilariek, 9:30ean. Oraindik denbora gelditzen da, baina Hondarribiko Aterpean ostatu hartu nahi dutenek martxoaren 29a baino lehen eman beharko dute izena. Edozein zalantza edo izen emateko, Izurde Elkartera jo (636 349462ra deitu edo club-izurde@terra.es helbidera idatzi).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun