Laxoa Txapelketa hastear

TTIPI TTAPA 2009ko mar. 18a, 15:02

Asteazken honetan, martxoak 18, Laxoa Txapelketa hasteko bilera egitekoa zen Iruritako Gure Kaiola Elkartean. Baztan-Errekako Laxoa Txapelketaren 30. edizioa izanen da aurtengoa eta finala Arraiozko plazan jokatuko da abuztuaren 2an, ezusterik izan ezean. Txapelketaren formatoa azkeneko urteetan erabilitakoa izanen da, hau da, talde guztiak bi multzotan banatu ondotik, bi itzulitako ligaxka jokatuko da multzo bakoitzan. Ondotik, kanporaketak jokatuko dira: final laurdenak, finalaurrekoak eta azkenik, final haundia.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun