Peio eta Pantxoa larunbatean Elizan

TTIPI TTAPA 2009ko martxoaren 18a

Argazkia: EKE TTIPI TTAPA

SPUC kirol batasunaren berrogoigarren urtemugaren karietarat, Peio eta Pantxoa kantari ezagunak Elizan entzuten ahalko dira martxoaren 21ean 17:00etan. Peio eta Pantxoa bikoteak ospe haundia du Euskal Herri osoan eta iazko Amotzeko bestetan gaitzeko arrakasta izan zuen. Kantaldiaren ondotik, sagarnotegietako menua duen afaria izanen da Inharrean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun