Presoen aldeko afaria

TTIPI TTAPA 2009ko martxoaren 18a

Gaztetxeak presoen aldekoa afaria antolatu du martxoaren 28rako. Omordian izanen da usaian bezala. 20 eurorekin aperitifa izanen da bertsolariekin, ondotik afaria eta finitzeko kontzertua Xutik taldearekin. Txartelak erosten ahal dira Herriko Etxeko Edantegian eta Pleka Trinketean, baina baita Azkainen Xoko Onan, Beran Katakun edo Kanbon Diur Optikan ere. Gauean aterako diren etekinak Askatasuna elkarteari emanen zaizkio, euskal presoak kartzeletan dituzten bizi baldintza txarrak hobetzeko, eta familiarrei laguntzeko, urrun diren bisitak eragiten dituzten gastuetan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun