Eskualdeko turismoa hemendik kanpo zabaltzen segitzen du Bertizko Partzuergoak eta hala, joan den asteburuan Donostiako Sevatur Turismo azokan parte hartu zuen. Aurtengo postua gasna produkzioarekin lotu zuen eta Bertizarana eta Baztango gasna dastatzeko aukera eskaini zuen.Iaz laxoa eta joaldunen inguruan aritu ziren. Dena den, postua osatzeko eskualdeko eskulanak ere paratu zituzten ikusgai eta salgai.