Apirilaren 4an, Gipuzkoa aldeko sagardotegi batera joateko asmoa dute eratsundarrek eta saldiastarrek. Horretarako, autobusa paratuko dute etxe ataritik bertatik joan-etorria egiteko. Etorri nahi izanez gero, beharrezkoa da hilaren 22a, igandea, baino lehen apuntatzea. Arduradunak: Saldiasen, Iban eta, Eratsunen, Mikel. Eman izena lehen baino lehen, bestela, egon hadi lo eta jango dek mehe!