Aurten, Saldiastik pasatuko ez bada ere, izanen du herritarren laguntza Korrikak.
Orain bi urte bezala, hartua dute beren kilometroa. Eta euskararen alde egin nahi duenak xuhurkeriak utzi eta eskua luzatu. Interesa izanez gero, Enekori esan behar zaio.
Ibilbideko 475. kilometroa hartu da, hilaren 28an, larunbata, Korrika Leitzatik pasatuko denean. Hitzordua 16:30ean izanen da.