Akituko ote da negua?

TTIPI TTAPA 2009ko martxoaren 18a

TTIPI TTAPA

Laster egiteko gogoa daukanak hor izanen du Korrikako lekukoa

Jendea ez dago geldirik egoteko atzeneko boladan herrian. Eta ederki aprobetxatu du hondarreko on aldia; eguzkia agertu orduko barakuiluak bezala atera dira herritarrak kanpo lanera: bateko hesia konpondu behar dela, sasiak erre behar direla, besteko adarrak moztu behar direla, ongarria ere atera behar...; izaten da tenore honetan zer egina. Bildotsak ere ibili dira soroetan fantasia ederrean saltoka. Komeni da eguraldi ona aprobetxatzea daramakigun negua ikusi eta gero.

Esaerak dioenez, urriko ilberrian zurituz gero, ondoko zazpi ilberrietan zuritzen omen du, eta martxoko ilberria ere gainean dugu. Erne oraindik; udaberrian ere badaki gogotik elurra egiten!

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun