Errekako seniorrak bigarren postuaren bila

TTIPI TTAPA 2009ko mar. 23a, 16:37
Argazkia: Pablo ELIZONDO TTIPI TTAPA

Errekako talde seniorra sekulako denboraldia egiten ari da aurtengoan. Duela bi asteburu, Anaitazarra liderraren kontra jokatu zuen Iruñan, baina ez zuen garaipenik lortu. Aipatu, hori bai, 80 zale inguru hurbildu zirela Doneztebetik taldea animatzera. Halere, liga ez da akitu, eta bigarren postua lortzeko lehia interesgarrian dago murgildua Erreka. Urte aunitz dira taldea hain ongi sailkatua egon ez dela. Oro har, Erreka taldean eskubaloia momentu onean dago, seniorren denboraldi bikainaz gain, inoiz baino haur eta gazte gehiago daudelako kategoria desberdinetan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun