Guraso Elkarteak urtean zehar sortzen diren gastuei aurre egiteko boletoak jarri ditu salgai. Egun hauetan ikasleak etxez-etxe, lagunei, familiakoei eta herritarrei boletoak saltzen dabiltza. Hiru sari izanen dira: lehendabiziko saria Altxunea erretegian bi lagunendako afaria, bigarrena bi txanpan botila eta hirugarrena txerrikume bat. Zozketa apirilaren 8an eginen da, 12:00etan eskolan.
Lerro hauen bidez, Guraso Elkarteak eskerrak eman nahi dizkie lagundu duten guztiei. Hurrengo aldizkarian irabazleak aipatuko ditugu.