Ibintza Kultur Taldeak Korrikaren lekukoa hartuko du Basakabin

TTIPI TTAPA 2009ko martxoaren 18a

Martxoaren 28an euskararen alde lasterka egitera joateko gonbitea egin die herritarrei

Martxoaren 28an eta 30ean gure eskualdetik pasako da Korrika. Nahiz eta Iturendik ez igaro, aurten ere Ibintza Kultur Taldeak kilometroa erosi du. Korrika Basakabiko kaskoan hilaren 28an, larunbat arratsaldean pasako da eta hantxe hartuko du lekukoa Ibintzak. Ea animatzen den jendea euskararen alde korrika egitera.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun