Hamarretik Zortzi izenburupean, Bortzirietako Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak inmigrazioari buruzko ipuin eta marrazki lehiaketa antolatu zuen joan den urte akaberan. Orain, berriz, sariak banatu dituzte. Etxalarko Landagain eskola, Lesakako Tantirumairu Ikastola eta Irain eskola publikoa eta Berako Jesusen Bihotza ikastetxeko ikasleak izan dira parte hartu dutenak. Bi kategoriatan banatuta, 7 urtetik beheitikoek marrazki lehiaketan parte hartu dute eta 8-12 urtekoek ipuin lehiaketan. 7 urtetik beheitikoetan, Iker Telletxea (Jesusen Bihotza) izan da irabazlea; 2. Arnaldo Vicente (Landagain) eta 3. Iñaki Prieto (Irain ); 4. Aritz Otxoteko (Irain); 5. Jone Etxalar (Jesusen Bihotza); 6. Anai Rath (Landagain). 8-12 urte bitartekoetan, lehen saria Amaia Leizarentzat izan da (Tantirumairu); 2. Johanna Ramirez gelditu da (Irain);3. Goiatz Jauregi (Landagain); 4. Jaione Telletxea (Tantirumairu); 5. Miren Telletxea (Jesusen Bihotza); 6. Idoia Irazoki (Irain).