Altxatako Batzar Orokorra

TTIPI TTAPA 2009ko martxoaren 18a

Heldu den martxoaren 28an eginen dute Altxata Kultur Elkarteko Batzar Orokorra. 18:00etan da hitzordua Kultur Etxean. Urteko ekintzak errepasatu, balantzeak egin eta hurrengo urteko proposamen berriak aztertuko dituzte.

Aurten ez da Junta berritzerik mahaigaineratuko, joan den urtean berritu baitzen. Beraz, honako bortz hauek segituko dute Juntan: Arantxa Danborienak, Garbiñe Maiak, Mireia Martinezek, Onintze Zinkunegik, Leire Olagaraik eta Xabier Etxartek.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun