Ezkontza eguna ahaztezina da eta ezkonberriek bizitza osoan gogoratuko dute. Oroitzapen horiek denboran zehar irauteko argazki eta bideo erreportajea egitea gomendagarria izaten da. Ezkongaientzat horren garrantzitsua den egun berezi horren irudi ederrenak erretratatzeaz gain ospakizun osoan gertatzen diren xehetasun guztiak biltzeko modu ezin hobea da.
Argazkiak aterako diren lekuaren hautaketa denborarekin egin behar da, ezkontza egunean argazkilaria lekuarekin familiarizatua egoteko eta argazkietan bikoteak aukeratutako leku polit horren alderdi ederrena isladatzeko. Argazki erreportajea zeremonia baino lehen edo zeremonia bukatzerakoan egitea, bikoteak dituen behar eta gustuen arabera aukeratzen da. Azken finean, argazkiek egun horretan bikoteak duen zoriontasun guztia erakutsi behar du, andregaiaren eta senargaiaren edertasuna nabarmenduz.
Argazki erreportajearekin batera bideo erreportajea egiteko aukera eskaintzen dute profesionalek. Modu honetan, ezkontza osoan, zeremonia hasten denetik dantzaldia bukatzen den arte, gertatzen diren momentu ahaztezin guztiak harrapatzea lortzen da.
Kontuan eduki behar da, argazki eta bideo erreportajeak egiten dituzten profesionalak ezkontza garaian lan ugari izaten dutela, beraz hauen zerbitzua kontratatzea erabakitzen duten bikoteak denborarekin bilatzen hasi beharko dira..