Ezkonberrien bidaiak

TTIPI TTAPA 2009ko martxoaren 18a

Urrutiko lekua edo toki exotiko bat aukeratzen dute ezkonberriek

Ezkontza-bidaietarako, urrutiko lekua edo toki exotiko bat aukeratzen da. Batzuk Karibeko lekuren bat nahiago dute, hondartzaz eta eguzkiaz gozatzeko eta bertze batzuk, historia duten lekuak nahiago dituzte eta Egipto, Turkia, Grezia edo Italiara jotzen dute. Bertze batzuk modernotasunaren aldeko apostua egiten dute eta hain erakargarria suertatzen den New York hautatzen dute. Kulturaren aldeko apostua egiten dutenek Europan barrena bidai klasikoa ere hartzen dute. Nekagarria ere suerta daiteke, baina arinagoa ere egiten ahal da, hondartzako egunen bat gehituz planari.
Banaz bertze, ezkontz-bidaien prezioa 3.600 eurokoa izaten da, hamar bat eguneko bidaiarentzat.
Ezkonberriek atsedena nahiago izaten dute, ezkontzaren eguneko urduritasuna pasatzeko eta horregatik bidai exotikoak dira gehien eskatzen direnak: Riviera Maya eta Cancun dira aspalditik gehien eskatzen diren jomugak. Ametsetako hondartzetaz gain, leku hauek kalitateko hotel eskaintza izaten dute. Ezkon-bidaia originalagoa bilatzen dutenek Brasil, Argentina eta Australia gero eta gehiago aukeratzen dute.
Ezkonberriek izan dezaketen esperientzia berezienetako bat kruzero edo itsas bidaia egitea da, itsasoaren xarmaz eta zeru izartsuez inguratuta. Jomuga ezberdin aunitz aukeratzen ahal dira eta 4 eta 10 egun bitarteko bidaiak. Garaiaren arabera, eskaintza ederrak topatzen ahal dira, itsas bidaia prezio eskuragarrian egiteko moduan. Gehien eskatzen diren jomugen artean Antartida, pinguino-koloniak hurbiletik ikusteko, Eskandinabia, Florida, Estanbul eta Malvinas irlak daude.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun