Loreak

TTIPI TTAPA 2009ko martxoaren 18a

Loredendetan ezkongaiaren izaera erakusten duen xorta osatzen saiatzen dira, baita ezkontza-ingurua naturaltasunez eta kolorez betetzen. Lore-xortak andregaiak ematen duen irudiarekin bat egin behar du eta normalean, jantziari egokitzen zaio. Modu berean, andregaiaren altuera eta ilearen edo azalaren kolorea garrantzitsuak dira nolako lore-xorta behar den aukeratzerakoan.
Gaur egun, orkideak dira gehien erabiltzen eta eskatzen diren loreak, hainbat kolore izaten dutenez, konbinatzeko erraztasuna ematen baitute. Halere, larrosak, tulipanak, fresiak, kalak eta bertze hainbat lore ere erabiltzen dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun