Ezkontza ospakizuna pasatu ondotik, nerbioak alde batera utzi eta ezkonberriek egun berezi hau gonbidatuekin batera festa giroan ospatzeko unea iristen da, ezkontza oturuntza. Horretarako, ezkontza oturuntza osatzen duten alderdi guztiak perfektu egon behar dira: dekorazioa, mahaien kokapena, aperitiboa, menua… Eta hori lortzeko, ezinbertzekoa da jatetxerik egokiena bilatzea.
Jatetxerik egokiena bilatzea ez da lan erraza. Bilaketa lan honetan, gutxienez urte bat lehenago hasi behar da. Gainera, kontuan eduki behar da ezkontza denboraldia maiatzetik urrira izaten dela, beraz, ezkontza hilabete hauetan egin behar duten ezkongaiek denbora gehiagorekin hasi behar dira lekua bilatzen.
Jatetxea aukeratu ondotik, menua aukeratzeko unea iristen da. Jatetxe batzuk menu itxi desberdinak aukeran jartzen duten bitartean, beste jatetxe batzuk, beraien kartan dituzten plater guztiak eskaintzen dituzte. Ezkontzarako menua aukeratzeko orduan, jatetxeak eskaintzen duen aholkularitza kontuan hartu behar da, ezkongaiak plater aukera zabal horretan galtzen baitira.
Aperitiboak ere geroz eta garrantzi gehiago du eta gonbidatuek arras gustuko izaten dute. Ezkonberriei itxaron bitartean, gonbidatuak lasai eta festa giroan egoteko modu bat da. Gonbidatuak gustura egoteko, garrantzitsua da aperitiboa oparoa izatea eta edari aukera zabala eskaintzea. Gainera, aperitiboan plater sortzaileagoak eta originalagoak lantzeko erabiltzen dute jatetxeek.