Makillajea

TTIPI TTAPA 2009ko martxoaren 18a

Freskoa, xumea, arina eta naturala

Andregaia inoiz baino ederrago eta dotoreago egoteko, makillajea freskoa, xumea, arina eta naturala izan behar da, andregaiaren aurpegiari argitasuna emanez eta xamurtasuna iradokiz. Laburbilduz, andregaiak natural eta distiratsu egon behar du.
Horretarako kolore eta makillaje gehiegikeria saihestu behar da. Kolore biziak, indartsuak eta ausartak ez erabiltzea gomendatzen da, hauek argitasuna kentzen bai dute eta ez dira batere dotoreak. Beraz, kolore neutroak erabiltzea gomendatzen da.
Fondoko makillajea arina eta naturala izan behar da, krema kolorekoa eta akabera mate edota satinatukoa.
Betazpiak estaltzeko makillajea inperfekzioak disimulatzeko eta azalari ukitu berezi bat emateko erabiliko da.
Makillaje-hautsak azalaren distirak eta fondoko makillajea finkatzeko erabiliko dira.
Honek aurpegiari belus-antzeko akabera emanen dio. Kontuan eduki behar da betazpiak estaltzeko makillajea eta makillaje-hautsak azalaren tonu berdinekoak edo antzekoak izan behar direla.
Begi-itzalei dagokionez, tonu leunak eta neutroak erabili behar dira. Marroi tonalitatekoak eta arrosa kolorekoak dira erabilienak. Begi-arkatz beltza edo marroiarekin, marra mehe bat eginez begia azpimarratzea gomendatzen da.
Betileak tindatzea eta permanentea egitea ezinezkoa baduzu, waterproof errimela erabiltzea gomendatzen da, negar eginez gero, aurpegia ez zikintzeko. Bekainak ere ongi azpimarratu behar dira.
Ezpainetan, kolore argiko ezpainetakoak erabili, distira ezpainetakoarekin argitasun ukitu bat emanez.
Azkenik, kontuan eduki behar da erabilitako makillajea iraupen luzekoa izan behar dela, egun guztian makillajeak perfektu iraun behar duelako Azken finean lortu nahi da makillajea ia antzemanezina izatea, andregaiaren aurpegia garbi eta natural egoteko eta andregaiaren berezko edertasuna bere osotasunean antzemateko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun