Etxalarko Bentetan N-121-An izandako istripuaz

TTIPI TTAPA 2009ko martxoaren 18a

Patxiku Irisarri, Etxalarko alkateak bere izenean eta bere taldea den Herri Taldekoen izenean zera adierazi nahi du:
• Lehenik eta behin bere familia eta lagunei gure elkartasuna adierazi nahi diegu.
• Lan istripuak arazo sozial bezala hartzen ditugu, izan ere gaur hil den langileak eta zauritu diren bertze hirurak bere eta beraien familiaren ogibidea ateratzerakoan izan dute istripu tamalgarri hau.
• Gertatutakoa lehen bailehen argitzea eskatzen dugu
• Bat eginen dugu antolatzen ahal diren mobilizazio eta ekintzetan.

Patxiku Irisarri - Etxalarko alkatea

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun