Nafarroako Herri Kirol Jolasetako hirugarren jardunaldia jokatu zen Altsasun

TTIPI TTAPA 2009ko martxoaren 16a

Hurrengoa Berroetan izanen da martxoaren 22an

Nafarroako Herri Kirol Jolasetako hirugarren jardunaldia jokatu zen igandean Altsasun. Nafarroako Herri Kirol Federazioak Nafarroako Kirol Institutuarekin batera antolatzen diren Kirol Jolas hauetan hiru mailetako txapelketak jokatzen dira: kimu mailakoak (11-12 urte), haur mailakoak (13-14 urte) eta kadete mailakoak (15-16 urte). Haur eta Kadete mailetan Proba Konbinatu txapelketa eta Sokatira txapelketa ospatzen dira. Kimu mailan berriz Proba Konbinatu txapelketa bakarrik. Proben ordena hau izan zen: kimu mailako Proba Konbinatua, haur mailako Proba Konbinatua, kadete mailako Proba Konbinatua eta azkenik haur eta kadete mailako Sokatira.

Proba konbinatuetako sailkapenak

Alebin mailako Proba Konbinatuan hiru multzotan banaturik aritu ziren:
1. multzoa: Igantzi, Ultzama, Berriozar “A”
2. multzoa: Basaburua, Berriozar “f”, Andra Mari
3. multzoa: Arantza, Iñigo Aritza, Trumoiak

1. Andra Mari 6’54’’36
2. Ultzama 7’02’’47
3. Berriozar “a” 7’02’’83
4. Basaburua 7’10’’78
5. Berriozar “b” 7’21’’57
6. Iñigo Aritza 7’24’’66
7. Arantza 7’29’’75
8. Igantzi 7’53’’85
9. Trumoiak 7’59’’25

Haur mailako Proba Konbinatuan multzo bakarrean aritu ziren:
1. Basaburua 8’42’’96 4 puntu
2. Berriozar 9’11’’91 3 puntu
3. Ultzama 9’14’’33 2 puntu
4. Andra Mari 9’30’’41 Puntu 1

Kadete mailako Proba Konbinatuan multzo bakarrean aritu ziren:
1. Basaburua 9’20’’91 4 puntu
2. Txantrea 9’38’’90 3 puntu
3. Andra Mari 9’46’’22 2 puntu
4. Putterri ez du parte hartu 0 puntu

Sokatirako sailkapenak

HAUR MAILA (480 KG)
Basaburua (3 puntu)
Andra Mari (2puntu)
Berriozar (Puntu 1)

KADETE MAILA (540 KG)
Txantrea (4,5 puntu)
Basaburua (4,5 puntu)
Andra Mari (3 puntu)
Iñigo Aritza (2 puntu)
Putterri (0 puntu)

Laugarren jardunaldia Berroetan

Laugarren jardunaldia heldu den igandean, martxoak 22, ospatuko da Berroetako plazan goizeko 11:00etatik aurrera. Euria eginen balu, Iruritako frontoian ospatuko litzake proba.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun