Futbol kategoria ttikietan hainbat derbi izanen dira aste hondar honetan

TTIPI TTAPA 2009ko martxoaren 13a

Mutiko kadeteetan Baztan-Doneztebe, mutiko infantiletan Baztan-Beti Gazte eta neska kadetetan Beti Gazte-Doneztebe partidak jokatuko dira

Bertze jardunaldi bat jokatuko dute aste hondar honetan eskualdeko kirol taldeek. Futbolean, talde nagusiek jokatuko dituzten partida garrantzitsuekin batera, kategoria ttikienetan hainbat derbi jokatuko dira: kadete mutikoetan, Baztan-Doneztebe partida jokatuko da Giltxaurdin eta leku berean, infantil mailan, Baztanek eta Beti Gaztek jokatuko dute. Lesakan, Mastegin, neska kadeteen futbol-7ko lehian, Beti Gazte eta Doneztebe izanen dira aurrez aurre.
Hauek izanen dira asteburuko partida guziak:

FUTBOLA

Nafarroako Preferente Mailan
Aurrera – Burlades, Leitzako Arkiskilen, igande arratsaldeko 16:30ean.
Amigó – Baztan, larunbat arratsaldeko 16:30ean Amigón.

Nafarroako Erregionaleko lehen mailan
Doneztebe – Etxarri Aranaz, igande arratsaldeko 16:30ean Huarteko Aretan.

Gipuzkoako Erregionaleko lehen mailan
Allerru - Beti Gazte, Lezoko Plazeta zelaian, larunbat arratsaldeko 19:30ean.

Gipuzkoako Erregionaleko 2. Mailako igoera fasean
Axular Lugaritz - Gure Txokoa, larunbat arratsaldeko 19:15ean Herreran.

Gipuzkoako jubenilen ohorezko mailako kopa eta jautsiera fasean
Beti Gazte – Anaitasuna, igande arratsaldeko 16:30ean Mastegin.

Gipuzkoako jubenilen lehen mailako kopan
Gure Txokoa – Landetxa, larunbat arratsaldeko 16:30ean Matzadan.

Nafarroako jubenilen bigarren mailan
Bidezarra – Aurrera, larunbat arratsaldeko 16:30ean Noainen.
Baztan – San Cernin, larunbat arratsaldeko 16:30ean Giltxaurdin.

Gipuzkoako kadeteen lehen mailako igoera fasean
Beti Gazte – Lazkao, larunbat eguerdiko 12etan Mastegin.

Gipuzkoako kadeteen lehen mailako kopan
Gure Txokoa – Hernani B, igande arratsaldeko 16:15ean Matzadan.

Nafarroako kadete ligan
Baztan – Doneztebe derbia larunbat goizeko 11:30ean Giltxaurdin.

Gipuzkoako infantilen lehen mailako kopan
Amara Berri - Gure Txokoa, larunbat goizeko 10:30ean Martutenen.

Nafarroako infantilen lehen mailan
Baztan - Beti Gazte derbia igande goizeko 11:30ean Giltxaurdin.

Nafarroako infantilen bigarren mailan
Doneztebe – Burlades, larunbat goizeko 10etan Taxoaren.

Nafarroako Alebin ligan
Iruña A – Doneztebe, larunbat goizeko 10:45ean Amigón.

Gipuzkoako Emakumezkoen Igoera fasean
Hernani - Beti Gazte, igande arratsaldeko 18:00etan Añorgako Rezolan.

Nafarroako neska kadeteen futbol-7 ligako bigarren fasean
Beti Gazte - Doneztebe derbia larunbat goizeko 10:30ean Mastegin.

ARETO-FUTBOLA

Gipuzkoako 2. Mailan
Donibane Pari Berri - Gure Txokoa, ostiral arratseko 21:30ean Pasai Donibaneko kiroldegian.

Gipuzkoako 3. Mailan
Umore Ona – Martu Kirol, larunbatean Donostiako Martutene kiroldegian.

ESKUBALOIA

Emakumezkoen lehen maila nazionalean
Lindutx BKT – Valencia Villegas, larunbat arratsaldeko 19:00etan Elizondon.

Gizonezkoak Senior 2. Maila Nazionalean
Erreka – Loyola, larunbat arratsaldeko 17:30ean Donezteben.

Emakumezkoen Kopan
Beti Onak - Lindutx-Baztan, larunbat arratsaldeko 18:00etan Atarrabiako Indurain Anaiak kiroldegian.
Erreka – Lagunak (2. Maila) , larunbat arratsaldeko 16:00etan Donezteben.

Mutiko jubenilak
Anaitasuna – Erreka, igande goizeko 10:00etan Anaitasunan.

Neska kadeteak
Erreka – Cascastillo, larunbat goizeko 10:45ean Mendillorriko trinketean.
Baztango KT A – Loyola A, larunbat goizeko 10:30ean Elizondoko kiroldegian.

Neska infantilak
Lekaroz A – Itxako A, larunbat eguerdiko 12etan Elizondoko kiroldegian.
Malkaiz - Lekaroz B, larunbat goizeko 10etan Huarteko kiroldegian.
Erreka – Mendavia, larunbat goizeko 10:00etan Ermitagañan.

Neska alebinak
Baztango KT – Oberena, larunbat goizeko 9:30ean Elizondoko kiroldegian.

SASKIBALOIA

Senior mutilak, 1-9 postuak
Fonseca B Ursulinas - Toki-Ona Bortziriak, larunbat arratsaldeko 20:00etan Ursulinas kiroldegian.

Senior mutilak, 10-18 postuak
Inmobiliaria Urdax Vedruna – Lekaroz, larunbat arratsaldeko 18:00etan Carmelitas kiroldegian.

Junior neskak
Miravalles - Toki-Ona Bortziriak, larunbat goizeko 11etan Miravalles ikastetxean.

Kadete mutilak
Paz de Ziganda Ikastola – Lekaroz, larunbat goizeko 10:50ean Azpilagaña kiroldegian.

Aurreinfantil neskak
San Fermin Ikastola - Toki-Ona Bortziriak, larunbat goizeko 10:50ean Azpilagaña kiroldegian.

Minibasket neskak
San Cernin A - Toki-Ona Bortziriak, larunbat goizeko 11etan San Cernin kiroldegian.

Preminibasket neskak
Palomas Ardoi - Toki-Ona Bortziriak, larunbat goizeko 10:30ean Zizur Nagusiko kiroldegian.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun