Laxoa txapelketa hasteko bilera eginen dute martxoaren 18an Iruritan

TTIPI TTAPA 2009ko martxoaren 12a

Hogeita hamargarren edizioa beteko du aurten eta finala abuztuaren 2an jokatuko da Arraiotzen

Laxoa Elkartetik jakinarazi dutenez, heldu den asteazkenean, martxoaren 18an, laxoa txapelketa hasteko bilera eginen dute Iruritako "Gure Kaiola" Elkartean. Elkartetik aipatu dutenez, “ezinbestekoa izanen da txapelketan aritzeko, talde bakoitzeko ordezkari bat egun horretan bileran agertu eta izena emate orria beteta eramatea. Horretarako, orri ofizialak eska daitezke herriko ordezkariei”.

30. edizioa

Baztan-Errekako laxoa Txapelketaren hogeita hamargarren edizioa izanen da aurtengoa eta finala Arraiozko plazan jokatuko da abuztuaren 2an, ezusterik izan ezean. Txapelketaren formatoa azkeneko urteetan erabilitakoa izanen da, hau da, talde guztiak Bi multzotan banatu ondotik, bi itzulitako ligaxka jokatuko da multzo bakoitzan. Ondoren kanporaketak jokatuko dira: final laurdenak, finalaurrekoak eta azkenik, final handia.

Beraz, edozein taldek, txapelketan aritu nahi izanez gero, izena ematekoheldu den asteazkeneko bilera horretan parte hartu beharko du.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun