Milioi bat kilo paper eta kartoi bildu ziren iaz Baztan-Bidasoaldean

TTIPI TTAPA 2009ko mar. 6a, 15:38

Papera eta kartoia eta beira dira gehien biltzen diren hondakinak. TTIPI TTAPA

Bortzirietan biltzen da hondakin gehien, baina iaz baino guttixeago bildu da

Baztan-Bidasoako edukiontzietan milioi bat kilo paper baino gehiago bildu zen 2008an. Zehazki 1.069.960 kilo bildu ziren: erdia baino gehiago, 556.079 kilo Bortzirietan; 306.082 kilo Baztanen eta 207.799 kilo Malerrekan. Beira ere aunitz bildu zen, 858.433 kilo denera. Bortzirietan 363.797 kilo bildu ziren, Baztanen 288.390 kilo eta Malerrekan 206.246 kilo. Traperos de Emaus elkartearen bidez biltzen diren trasteei dagokienez, 338.012 kilo bildu ziren. Erdia baino gehiago, 177.051 Bortzirietan bildu ziren, 100.655 kilo Baztanen eta 60.306 kilo Malerrekan. Siloetako plastikoei dagokienez, 51.510 kilo bildu ziren. Kasu honetan, abeltzaintza eta nekazaritza indartsuagoa duten Baztanen eta Malerrekan bildu zen gehiena, 25.292 eta 22.388 kilo. Bortzirietan 3.830 kilo bertzerik ez ziren bildu. Enbaseetan, 258.640 kilo bildu ziren iaz Baztan-Bidasoan: 116.753 kilo Bortzirietan, 85.657 Baztanen eta 56.230 Malerrekan. Hondakin bereziei dagokienez, 11.575 kilo bildu ziren; 5.223 kilo Bortzirietan, 3.347 Baztanen eta 3.005 Malerrekan. 1.875 kilo pila ere bildu dira 2008an, gehiena Bortzirietan (1.180 kilo), Baztanen 505 eta Malerrekan 190.

Bortzirietako konparatiba urtez urte

Hondakin aunitz izanda ere, 2007arekin konparatuz, guttixeago bildu da hainbat alorretan Bortziririetan. Honela, 2008an 556.079 kilo paper eta kartoi bildu ziren eta 2007an, 564.454 kilo. 2006an 538.122 kilo izan ziren, 2005ean 480.190 kilo eta 2004an 410.735 kilo. Beraz, 2007ra arteko goitirako joerak buelta eman zuen iaz. Gauza beretsua gertatu da beirarekin. Iaz 363.797 kilo bildu ziren; 2007an 375.979 kilo, 2006an 332.342 kilo, 2005ean 296.169 killo eta 2004an 265.420 kilo. Trasteei dagokienez, beheit irako joerak bigarren urtea egin du. 2008an 177.051 kilo bildu ziren; 2007an 178.312 kilo; 2006an 185.225 kilo; 2005ean 182.550 kilo eta 2004an 122.885 kilo. Enbaseei dagokionez, azken bortz urteetako kopururik handiena bildu zen iaz, 116.753 kilo. 2007an 111.561 kilo bildu ziren, 2006an 105.738 kilo; 2005ean 84.803 kilo eta 2004an 65.095 kilo. Hondakin bereziekin ere gauza beretsua gertatu da. 5.223 kilo bildu ziren iaz, 4.254 kilo 2007an, 4.621 kilo 2006an eta 3.270 kilo 2005ean. Siloetako plastikoan, 2007ko kopurutik erdira jautsi zen 2008an, baina 2004, 2005 eta 2006ako kopuruen bikoitza da halere: 2008an 3.830 kilo bildu ziren, 2007an 7.365 kilo, 2006an 1.235 kilo, 2005ean 1.525 kilo eta 2004an 1.495 kilo.

Baztanen 2007an baino guttixeago

Baztanen, 2007k kopuru berdintsuak izan zituzten iaz, baina orokorrean hondakin guttixeago bildu zen 2008an. Honela, 2008an 306.082 kilo paper eta kartoi bildu zen eta urtebete lehenago 308.932. Beirari dagokionez, 288.390 kilo bildu ziren iaz eta urtebete lehenago 300.953 kilo. Tamaina handiko 100.655 kilo traste bildu ziren 2008an eta 2007an 108.818 kilo. Enbasetan, 85.657 kilo bildu ziren iaz eta 80.354 2007an. 25.292 siloetako plastiko bildu zen 2008an eta urtebete lehenago 19.760 kilo izan ziren. Hondakin bereziei dagokienez, 3.347 kilo bildu ziren iaz Baztanen eta 4.132 kilo 2007an.

Malerrekan gehixeago

Malerrekan, aldiz, zertxobait gehiago bildu dela erraten ahal da. 207.799 kilo paper eta kartoi bildu ziren iaz eta 194.844 kilo 2007an. Beirari dagokionez, 2008an 206.246 kilo eta 2007an 175.822 kilo bildu ziren. Tamaina handiko trastetan, iaz 60.306 kilo bildu ziren eta urtebete lehenago 64.431 kilo. Enbasetan, 2008an 56.230 kilo bildu ziren eta 46.125 kilo urtebete lehenago. Siloetako plastikoari dagokionez, 2008an 22.388 kilo eta 2007an12.560 kilo bildu ziren. Hondakin bereziei dagokienez, azkenik, 3.005 kilo bildu ziren iaz eta 3.459 kilo 2007an.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun