Nafarroako Herri Kirol Jolasetan indartsu hasi da Basaburua

TTIPI TTAPA 2009ko martxoaren 5a

Nafarroako Herri Kirol Jolasetako lehenengo jardunaldia jokatu zen iganden Etxarri Aranazen. Nafarroako Kirol Institutuarekin batera antolatzen diren Kirol Jolas hauetan hiru mailetako txapelketak jokatzen dira: kimu mailakoak (11-12 urte), haur mailakoak (13-14 urte) eta kadete mailakoak (15-16 urte). Haur eta Kadete mailetan Proba Konbinatu txapelketa eta Sokatira txapelketa ospatzen dira. Kimu mailan berriz Proba Konbinatu txapelketa bakarrik.

Proba konbinatuak, alebin, infantil eta kadete mailan

Alebin mailako Proba Konbinatuan hiru multzotan banaturik aritu ziren eta sailkapena honelaxe gelditu zen:
1. Andra Mari 7’20’’79
2. Ultzama 7’23’’00
3. Basaburua 7’27’’41
4. Berriozar “a” 7’29’’33
5. Iñigo Aritza 7’43’’76
6. Trumoiak 7’50’’18
7. Arantza 7’58’’55
8. Berriozar 8’02’’11
9. Igantzi 8’15’’46

Haur mailako Proba Konbinatuan multzo bakarrean aritu ziren:
1. Basaburua 8’52’’95 4 puntu
2. Berriozar 10’01’’01 3 puntu
3. Ultzama 10’14’’38 2 puntu
4. Andra Mari 11’54’’12 Puntu 1

Kadete mailako Proba Konbinatuan ere multzo bakarrean aritu ziren:
1. Andra Mari 10’27’’52 4 puntu
2. Basaburua 10’41’’32 3 puntu
3. Txantrea 11’01’’66 2 puntu
4. Putterri 11’11’’33 Puntu 1

Sokatira

Sokatiran, haur mailan (480 kiloz beheiti), Baztango Basaburuakoak nagusitu ziren.
Basaburua (3 puntu)
Berriozar (2 puntu)
Andra Mari (1 puntu)

Kadete mailako sokatiran, berriz, 540 kiloz beheitiko kategorian, Txantrea izan zen onena.
Txantrea (5 puntu)
Basaburua (4 puntu)
Andra Mari (3 puntu)
Putterri (1,5 puntu)
Iñigo Aritza (1,5 puntu)

Bigarren jardunaldia igandean Larraintzarren

Bigarren jardunaldia heldu den igandean, martxoak 8, jokatuko da Larraintzarrko frontoian goizeko 11:00etatik aitzinera.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun