Emakumearen Nazioarteko Egunaren harira ekitaldiak

TTIPI TTAPA 2009ko martxoaren 2a

TTIPI TTAPA

Hitzaldiak, filmeak, tailerrak, bilkurak…

Emakumeen Nazioarteko Eguna da igandea, eta horren harira, hainbat ekitaldi eginen dira inguruan.
Berako Uxua Emakume Taldeak eta Kultur Batzordeak Emakumearen Astea antolatu dute eta bi film eskainiko dira Kultur Etxean. Ortzegunean, 19:00etan Caramel izanen da ikusgai eta igandean, 18:00etan, Mi pequeña Sushine. Larunbatean, bazkaria eginen dute.
Lesakako Arrano elkarteak solasaldia antolatu du ortziralerako. Bilgune Feministako Miren Arangurenek Emakumeok gure gorputzaren jabe. Abortua librea eta dohakoa hitzaldia eskainiko du 20:00etan.
Baztanen, Gaztetxeak zenbait ekitaldi antolatu ditu Gure espazioa, gure gorputza izenburupean. Ortziralean, 21.00etan, 4 meses, 3 semanas y 2 días filmea eskainiko dute eta ondotik, abortoari buruzko solasaldia eta afaria eginen dira. Larunbatean, emakumeentzako sexualitate tailerra, talo jatea eta Ciudad Juarez-Chiapas Mexikoko emakumeen martxaren argazki proiekzioa izanen dira.
Igandean, 12:00etan kontzentrazioak eginen dira Doneztebe, Lesaka eta Elizondon. Horrez gain, Baztanen, 13:00etan txaplata edo konpresak egiten ikasteko tailerra, bazkaria Gaztetxean eta ondotik, sorpresak eta kalejira izanen dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun