Inauteriak ederki pasatu dira. Bertze hainbat herritan bezala Saran ere inauteri ofizialekin batera iragan ziren, otsailaren 21ean eta 22an. Larunbatean, usaia den bezala, Helbarrun, Istilart eta Lehenbizkaien ibili ziren gazteak. Biharamunean ikuskizun polita eskaini zuten plazan. Gehienak mozorrotuta zirela, giro polita sortu zen, kantan aritzeko eta Zanpantzar epaitzeko.
Ikastolak nahi zuen guztientzat antolatu zuen bazkarian, ez zen lekurik gelditu libre eta han ere giro alaia izan zen.