Harrizko gurutzea konpontzen

TTIPI TTAPA 2009ko mar. 2a, 13:38

Otsaileko haizete gogorrek herriarentzat garrantzi berezia duen harrizko gurutzea hondatu zuen. Aizkoraren Museoa eraikiko den tokian zegoen gurutzea, Beintza eta Labaienen artean eta herritarrek tristuraz hartu zuten gertatutakoa. Halere, badirudi lehengo tokian ikusi ahal izanen dugula berriz ere. Principe de Viana Instituzioak gurutzea bere gain hartu du eta konponduko duela esan du. Behin berrituta berriz bere tokian paratuko dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun