Nafarroako Gobernuaren baimena jasotzean zabalduko da hilerri berria

TTIPI TTAPA 2009ko mar. 2a, 13:35
Itxura hau hartu du hilerri berriak. TTIPI TTAPA

180.000 euro kosta dira lanak eta Udalak %68ko subentzioa hartu du

Beintza-Labaiengo herritarrek hilerri berria erabiltzeko aukera izanen dute laster. Lanak akituak daude eta orain Nafarroako Gobernuaren baimenen zain daude ateak zabaldu ahal izateko.
1.254 metro koadro ditu hilerri berriak, eta familia bakoitzari lur zati bana eman zaio, denei berdina. Horrez gain, sarreran egurrezko estalki bat ere egin dute.
180.000 euro kosta da lanak egitea baina Nafarroako Gobernuak proiektua subentzionatu du, gastuaren %68, hain zuzen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun