Saldias, Eratsun eta Labaiengo ikasleak inauterietan

TTIPI TTAPA 2009ko martxoaren 2a

TTIPI TTAPA

Otsailaren 20an, Beintza-Labaien, Eratsun eta Saldisko eskolek inauteriak ospatu zituzten. Aurten hiru ikastetxeetako neska mutikoak Txorimaloz mozorrotu ziren eta gurasoen laguntzaz elkarri bisita egin zioten. Lehenengo Eratsunen eman zuten buelta trikitixa doinuz karrikak alaituz, bertan hamaiketakoa egin eta Saldiasen txanda iritsi zen, herriko karriketatik ibili ondoren, denak elkarrekin bazkaldu eta Labainera! Labaingo txangoa eginda, a zer sorpresa, eskolan merendua prest zegoen! Lerro hauen bidez, hiru eskoletako irakasleek gurasoei esker bereziak eman nahi dizkiete.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun