Zubietako Herriko Ostatua hartzeko deialdia

TTIPI TTAPA 2009ko mar. 2a, 13:32
TTIPI TTAPA

Urtarrilean, Zubietako Udalak lehiaketa irekira atera zuen Herriko Ostatua errentan hartzeko aukera. Urtarrilaren 24an akitu zen eskaintzak aurkezteko epea baina ez zen interesaturik agertu. Horregatik baldintzak aldatu eta bigarren deialdia egitea erabaki zuen Udalak. Otsailaren 28an akitu zen bigarren deialdi horretara aukezteko epea baina lerro hauek idazterakoan ez genuen lehiaketaren nondik norakoen berririk. Dena den, aipatu, lehenbiziko deialdian hilabeteko errenta 750 eurotan ezarri zutela, baina bigarrenean, aitzinekoan inor aurkeztu ez zelako, 600 eurora jautsi zuten, bi kasuetan, %16ko BEZa gehitu behar zaio. Errentaren iraupena bortz urtekoa izanen da eta bertze horrenbertze luzatzeko aukera ere aurreikusten da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun