Oizko ur depositu berria eraikitzeko lanak laster hasiko dira

TTIPI TTAPA 2009ko mar. 2a, 13:27

Udalak aste honetan erabakiko du zein enpresari esleitu obra

Herriaren gainean eraikiko den ur depositu berriaren lanak laster hasiko dira Oitzen. Nafarroako Gobernuak eskatutako laguntza onartu ondotik, joan den otsailaren 20an akitu zen obrak egiteko lehiaketan parte hartzeko epea, eta Udala aste honetan erabakitzekoa zen lehiaketara aurkeztutako eskaintzen artean zeini esleitu lana. 124.000 euro inguru kostako da depositu berria eraikitzea eta gastuaren %70a Nafarroako Gobernuak bideratuko du.
Alberto San Migel alkateak aspaldi ohartarazi zuen depositu berri baten beharra zegoela herrian. Bere garaian, Ttipi-Ttapari adierazi zionez, «lehenagoko iturri zaharrak ez du goratzeko aukerarik ematen, eta depositua herrian bertan sartua gelditu da». Gaineratu zuenez, «gazteak etxe berriak egin dituzte herri bazterretan eta oraingo depositua ez omen da nahikoa».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun