Inauteriak giro ederrean

TTIPI TTAPA 2009ko mar. 2a, 13:25
Argazkia: I. UGALDE TTIPI TTAPA

Aurtengoak ere eman du berea. Ortzeguneko triki-poteoarekin hasi eta larunbata bitarte egin ziren inauteriak Donezteben eta herritarrek zein hurbildutakoek ederki pasatu zituzten. Ortziralean baserrietan ibili ziren eskean gazteak eta larunbateko ekitaldirik jendetsuena karrozen desfilea izan zen. Denetariko mozorro eta karrozak ikusi ziren: garai bateko Verano Azul –argazkian–, pailazoak, txinatarrak, errugbilariak, erizain eta medikuak, «Golfak», traktore horia, piratak, Bermejo justizia ministro ohia eta Garzonen arteko ehiza topaketa...

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun